FRANKISMOAREN ESKLABOEI OMENALDIA.

junio 9, 2011

Memoriaren Bideak.

Urtero bezala, datorren ekainaren 18an Memoriaren Bideak elkarteak omenaldia eginen die 1939-1941 bitartean Igari-Bidakonze herriak lotzeko errepidea, zein Erronkarirekin lotzen duen pista bat, egiten aritu ziren 2.300 prisioneroei. Ekimen honen bidez, prisionero hauen familiarrak eta 36ko kolpearen zein frankismoaren ondorioz errepresaliak pairatu zituzten Zaraitzuko eta Erronkariko pertsonak ere omendu nahi dira. Gainera, aurtean aipamen berezia izanen du Juantxo García de
Aziluk,omenaldi hau bultzatzen gehien ahalegindu zen taldekidetako eta laguna izan baitzen.
Omenaldia eguerdiko 12’30 hasiko da Igari-Bidankoze gainean dagoen monolitoan, Juan Kruz Lakasta kazetariaren eskutik,eta bertan prisioneroak zein hauen familiarrak egonen dira. Bestalde, memoria historikoa mugimenduan aritzen diren zenbait elkarteek eta pertsonek parte hartuko dute, hala nola, La Barranca elkarteak (Errioxa), Amicale du Camp de Gurs elkarteak (Frantzia), Autobús de la Memoria eta Lau Haizetara Koordinadorea, edota Josefina Lambertok, Maravillas Lamberto izan zenaren ahizpa.Fermín Valenciaren eta Xabier Barriolaren musika ere laguntzaile izanen dugu, baita Atarrabiako Naspetxeak Zanpantzar Taldearen joaldunen hotsak ere.
Behin omenaldia bukaturik, bazkari autogestionatu egonen da Bidankozeko plazan, nahiz antolatzaileekgazta, haragia, ardoa eta kafea jarriko duten. Bazkarian Xabier Barriolaren musika egonen da. Aurrekoetan bezala, ekitaldia Gerónimo de Uztáriz Institutoak,Bidakontzeko Udalak, Quesos Larrak eta Quesos Ekiak babesten dute.
Memoriaren Bideak elkartetik omenaldi honetara parte hartzera animatu nahi dugu, errepresio frankista pairatu zutenak omenduz, faxismoa, askatasunen murrizketa, milioika pertsonen eskubiden urraketa eta gerra bera ere sala ditzagun.

http://www.esclavitudbajoelfranquismo.org/

 

 

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: