‘Nire bizi osoa espetxean’.

noviembre 25, 2011

Nire bizi osoa espetxean’.

Viernes, 25 de Noviembre de 2011 02:21

Mumia Abu-Jamal presoari buruzko DVDa argitaratu du Eguzki Bideoak-ek
Mumia Abu Jamal (AEB, 1954) Pensilvaniako presondegiko heriotz korridorean dago 1981az geroztik. Kazetaria eta gazte-gaztetatik Pantera Beltza Alderdiko (Black Panther Party) kide, Filadelfiako poliziaren arrazakeria eta indarkeria salatzeagatik ospetsua zen. 1981eko abenduaren 9an atxilotu zuten, Daniel Faulkner polizia hil izana leporatuta.
Eguzki Bideoak kolektiboak Abu Jamalen historiari buruzko Nire bizi osoa espetxean DVDa aurkeztu du gaur Bilbon, jatorrizko hizkuntzan (ingelesez), eta euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko azpitituluekin.
Egilea: Marc Evans
Ekoizpena: Lug Cinema
Iraupena: 93′
Hizkuntzak: Jatorrizko bertsioa: English. Azpitituluak: euskara, gaztelania, frantsesa
Urtea: 2011
Salneurria: 12€
Sinopsia: William Francome erdi mailako zuri arrunta da, Estatu Batuetako sistema judizialaren itzalen barnerantz abiatuko dena, heriotzako korridorean dagoen preso famatuenaren istorioa ezagutzeko: Mumia Abu-Jamal-ena.
Beraien arteko harremana sinplea da: “1981eko abenduaren 9an jaio nintzen Londresen. Egun horretan bertan, 5.000 kilometrora, pantera beltza eta kazetari iraultzailea zen aktibista bat polizia bat erailtzeagatik atxilotua izan zen Filadelfian. Bere errugabetasuna defendatu arren heriotza zigorra jaso zuen eta ordutik bere exekuzioaren zain dago”.
Urte hauetan, argitaragabeko testigantza eta froga berriek epaiketa eta apelazioen inguruko kezka ugari agertu dituzte, AEBetako komunitate afroamerikarraren gaur egungo eta atzoko borrokari esker garatuak izan direnak. Angela Davis, Mos Def, Noam Chomsky, Alice Walker, Snoop Dogg, Steve Earle, Amy Goodman eta beste hainbatek gaur egun arte heltzen diren hamarkadetako gatazka sozialetan murgiltzen gaituzte.

Euskal Herriko Mumiaren Lagunak

http://mumiaaske.wordpress.com/

 

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: